erraietatik - desde las entrañas

9/9

By imanol_zarautz

Bada egun bat non trikitilariek iratzargailu lana egiten duten, zanpantzarrek kaleko erritmoa markatzen duten eta ohiko moda txapel eta buruko zapiek baztertzen duten. Baten batek esaten zuen Iruñean sanferminen bezperan, "la víspera excita". Irailaren bederatzia berezia da zarauztarrontzat. Prest dago trajea: txalekoa, alkondara, galtza marradunak, galtzerdiak, albarkak, gerrikoa eta txapela. Goizean goiz jantziko gara, argazkiren aterako dugu eta festa giroan sartuko gara. Txakolina, sagardoa, pintxoak eta dantza. Nahi ez duenak ere, ez du beste erremediorik.

------

Hay un día en el que los trikitilaris hacen de despertador, los zanpantzarras marcan el ritmo de la calle y la moda habitual es sustituida por las txapelas y los pañuelos en la cabeza. Alguien decía que la víspera de los sanfermines en Pamplona excita. El nueve de septiembre es especial para los zarauztarras. Ya está preparado el traje: chaleco, camisa, pantalones a rayas, medias, albarcas, gerriko y txapela. Nos vestiremos por la mañana, nos sacaremos alguna foto y nos meteremos de lleno en la fiesta. Txakolí, sidra, pintxos y bailes. El que no quiera tampoco tiene alternativa.

 

Agur!

By imanol_zarautz


Hasten den guztia amaitzen omen da. Maiatzeko igande batean kamera aurrean jarri nintzenetik, ia hiru urte eta erdi pasa dira, eta iritsi da agur esateko garaia. Bai, lagunok, ZTB utzi dut, edo "Telezarautz", nire pixukideentzako. Lehendabizikoz egin nituen hemen "kazetari" lanak. Saiatzen nintzen behintzat.

---

Han pasado tres años y pico desde que me puse delante de una cámara, y ya toca decir adios. Dejo ZTB, o "Telezarautz" para mis compañeros de piso. Fue el primer lugar donde hice de "periodista", o lo intentaba.