Asmakizun interesgarria da messengerra, bai, baina...
- Batzutan konturatzen zara: "Hara! Aspaldian X ez da sartu messengerrian!". Hainbat metodo erabiliz, zerrendatik kendu zaituela konturatzen zara. Gero kalean normal-normal egiten dizu kaso.
- Beste batzuek ere zerrendatik kendu zaituzte, baina ezjakintasunagatik edo arratoiarekin "patoso" xamarrak direlako, zu ez zaude beraien zerrendan baina ikus dezakezu noiz sartu edo irteten diren. Beraiekin ere normal-normal egiten dizute kaso kaletik.
- Badago hirugarren talde murritz bat, bizitzako gorabeherengatik bi helbide dituzten pertsonez osatua. Batzuetan batean sartzen da, eta bestetan bestean. Halako batean, horietako batetik ezabatzen zaitu. "Aizu, kalera noa. Hitz egingo dugu beste batean" esaten dizu lasai asko. Ez dakite, ordea, nire ikerketa zerbitzuek gezurretan harrapatu dituela. Ez dira kalera eta telebista ikustera joaten, beste helbidearekin konektatzen dira. Horiek ere normaltasun osoz jokatzen dute zurekin.
- Eta, azkenik, elkarri hitzik egiten ez diogun jendea dago. Zerrendan daude, baina gero kalean "agur" ere ez diogu esaten. Uste dut batzuei arpegia jartzea ere kostatuko litzaidakela.

Horixe da ba messenger zoragarriaren mundua.

--------

Sí, el messenger es un invento magnífico, pero...
- A veces te dices: "Mmm, tal persona hace mucho que no se conecta". Utilizando ciertos métodos, te das cuenta de que te han eliminado de la lista descaradamente. Te saludan por la calle con la mayor normalidad.
- Hay otros que también te han borrado de su lista, pero no sé si es por torpeza o porque no se manejan bien con el ratón, siguen apareciendo en tu lista, se conectan, se desconectan... Éstos también te saludan por la calle.
- Existe un tercer grupo que, por varias razones, tienen dos cuentas de correo. En un momento dado te eliminan de una lista. Te dicen: "Oye, que me voy a la calle. Ya hablaremos". Lo que no saben es que mis servicios de investigación les han pillado con las manos en la masa, y el dedo en el teclado. No se van ni a la calle ni a ver la tele. Se conectan con la otra dirección. Se comportan contigo de manera normal.
-Y, por último, están esas personas con las que no te hablas, ni te saludas por la calle. Pero, a saber por qué, están en tu lista, y nunca has hablado o hablarás con ellos. Creo que me costaría ponerles cara a algunos.

Así es, pues, el maravilloso mundo del messenger.